Bilbao City View

Lege-abisua eta pribatutasun-politika


34/2002 Legearen 10. artikuluan azaldutakoaren ondorioz (34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazio-gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzkoa), eta gardentasun-printzipioaren arabera, webgune honen erabiltzaileei jakitera ematen zaie informazio hau: bilbaocitiview.es webgunearen arduraduna: BILBOKO HIRIBUS JASANGARRIA S.L. Sozietate-helbidea: Tellaetxebidea 3. zk., Bilbao, 48015. IFZ: B-95960308. Posta elektronikoaren helbidea: bilbaocityview@bilbao.eus. Bezeroari erantzuteko bulegoak: Poza Lizentziatuaren kalea 8, Bilbo.


1- Sarrera.

Lege-abisu eta pribatutasun-politika izeneko atal honetan arautzen dira www.bilbaocityview.es zerbitzua erabiltzeko baldintzak eta modua.  Pertsona fisikoak (aurrerantzean erabiltzaileak), web orri honetara sartzean informazioa biltzeko eta www.bilbaocityview.es webgunearen bidez eskaintzen diren zerbitzuak kontratatzeko, adierazi behar du adinez nagusia dela (18 urte baino gehiago dituela) eta baduela webgunearen bidez eskaintzen diren zerbitzuak eskuratzeko behar den legezko gaitasuna, eta bai ere zerbitzuok baldintza orokorren arabera erabiltzeko ere, zeintzuk aldez aurretik onartu beharko baititu, horretarako ezarritako erosketa-prozesuan, beren-beregi adieraziz konprenitzen eta onartzen dituela.  Kontratatu nahi duena adingabea bada, enpresak ez du erantzukizunik izango inolaz ere, eta adingabeak, gurasoek edo tutoreek hartuko beharko dituzte beren gain horrela eragindako gastuak.

2.- Webgunera sartzea eta erabiltzea

Webgune honetara sartzen den orok hartzen du bere gain erabiltzaile izaera, eta konpromisoa hartzen du, gainera, hemen ezarritako xedapenak zorrotz begiratu eta betetzeko, eta orobat beste edozein legezko xedapen, aplikatzekoa bada. Behin www.bilbaocityview.es webgunean eskainitako produktua hautatutakoan eta datu pertsonalak sartutakoan, webgunean adierazitako pausuei jarraitu beharko zaie hautatutako zerbitzuen erosketa burutzeko, eta ordainketa ere webgunearen bitartez gauzatuko da.  Erabiltzaileak bere gain hartzen du webgune hau iruzurrezko asmoekin ez erabiltzeko betebeharra, eta ez eragiteko inola ere inolako kalterik BILBOKO HIRIBUS JASANGARRIA S.L sozietatearen irudiari, interesei edo eskubideei. Erabiltzaileak ez baditu betetzen webgune hau erabiltzeko baldintzak, edo sozietateak susmo arrazoizkoa badu erabiltzailea ez dela betetzen ari betebehar horiek, BILBOKO HIRIBUS JASANGARRIA S.L. sozietateak beretzat atxikiko du webgunerako sarbidea mugatzeko, bertan behera uzteko edo azkenarazteko eskubidea, horretarako behar den edozein neurri tekniko ezarriz.  BILBOKO HIRIBUS JASANGARRIA S.L. sozietateak ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik bere webgunean argitara emandako informazioagatik, baldin eta dena delako informazio hori beste norbaitek manipulatu edo sartu badu.  BILBOKO HIRIBUS JASANGARRIA S.L. sozietateak ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik webgunearen bidez zuzenean edo zeharka esteka elektroniko edo estekak medio bistaratzen diren eduki, merkataritza-jarduera, produktu eta zerbitzuengatik. Webgunean agertzen diren esteken xedea informazioa ematea baizik ez da, eta ez da inolaz ere iradokizuna, gonbidapena edo gomendioa, non eta ez den beren-beregi kontrakoa adierazten. Esteka horiek ez dute inolaz ere adierazten inolako harremanik BILBOKO HIRIBUS JASANGARRIA S.L sozietatearen eta esteka horien bidez partikularrak sartzen diren beste webgune BILBOKO HIRIBUS JASANGARRIA S.L sozietateaz bestekoen artean.  BILBOKO HIRIBUS JASANGARRIA S.L sozietateak beretzat atxikitzen du bere webgunean agertzen diren estekak edonoiz eta berak bere aldetik kentzeko eskubidea.  BILBOKO HIRIBUS JASANGARRIA S.L sozietateak jarraitasunez eskaintzen ditu bere zerbitzuak eta edukiak, eta bere esku dituen baliabide tekniko guztiak erabiltzen ditu zerbitzu eta eduki horiek bezeroaren gogoa betez emateko.  BILBOKO HIRIBUS JASANGARRIA S.L sozietateak ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik kalteak edo galerak gertatuz gero bere webgunea eskura ez egotea gertatzeagatik edo haren funtzionamenduan jarraitasun teknikorik ez izatea gertatzeagatik, edozelakoak direla ere kalteak eta galerak.  Edozelan ere, BILBOKO HIRIBUS JASANGARRIA S.L sozietateak zerbitzuak berrezartzeko behar diren guztiak egingo ditu, huts teknikoa gertatuz gero.

3. Erantzukizuna.

BILBOKO HIRIBUS JASANGARRIA S.L. sozietateak ustiatzen du webgunea, www.bilbaocityview.es bisitatzen duen erabiltzaileari zerbitzuak eskainiz. BILBOKO HIRIBUS JASANGARRIA S.L sozietateak ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik, ordenamendu juridikoak uzten duen hein osoan, webgunea eskura ez egonik edo haren funtzionamenduan jarraitasunik ez ukanik sortutako kalte eta galerengatik, edo erabiltzaileek webguneari eta zerbitzuei baliagarritasun jakin bat egotzirik halakorik edireten ez badute, eta webguneko orri batean edo bestean sartzean edo zerbitzuak eskaintzeko baliatzen dituen orrietan sartzeko orduan akatsak izanik, edozelakoak direla ere kalte eta galerok.  BILBOKO HIRIBUS JASANGARRIA S.L sozietateak ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik erabiltzaileek zerbitzuak edo edukiak baliatuz kalterik eta galerarik eraginez gero, edo erabiltzaileek egiari huts eginik beste erabiltzaile batzuei berei buruz ematen dizkieten informazioetan, edo informazio hori dagoeneko indarrean ez izanik eta/edo informazioa benetakoa ez izanik kalterik edo galerarik eraginez gero, eta, bereziki, baina beste inoren erantzukizuna baztertu gabe, erabiltzaile batek beste norbaiten nortasuna faltsuki bereganatuz eta www.bilbaocityview.es webgunearen bidez komunikazioren bat igorriz kalterik edo galerarik eraginez gero, edozelakoak direla ere kasu horietan guztietan kalteak eta galerak.

4.- Jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideak

. www.bilbaocityview.es weguneko testuak, irudiak, markak, grafikoak, logotipoak, software-fitxategiak, kolore-konbinazioak edota egitura, hautapenak, antolaketa eta edukien aurkezpena BILBOKO HIRIBUS JASANGARRIA S.L. sozietatearen jabetzakoak dira,  eta galarazita dago haiek erreproduzitu, banatu, jendaurrean komunikatu edo eraldatzea. Era berean, galarazita dago webgune horretako web-orrietan jasota dagoen informazioa erreproduzitu, igorri, kopiatu, laga edo irratiz zabaltzea, dela partez edo dela osorik, zein nahi ere den xedea edo erabilitako bitartekoa. Eduki hori ezingo da ustiatu, erreproduzitu, banatu, aldatu, jendaurrean komunikatu, laga edo eraldatu, eta ezingo da hedatu ere inolako hedapen-prozeduraren bidez, non eta ez den beren-beregi eta aldez aurretik baimendu.  BILBOKO HIRIBUS JASANGARRIA S.L. sozietateak beretzat atxikitzen du bere aldeko akzio judizialak baliatzea gorago aipatu diren bere eskubideak urratzen dituztenen kontra.  BILBOKO HIRIBUS JASANGARRIA S.L. sozietateak ez du bere gain hartzen erantzukizunik, ez zuzenean, ez inoren ordez, baldin eta erabiltzaileak, edukiak inoren esku utziz, hedatuz, bilduz, eskura jarriz, jasoz, eskuratuz edo haietara irispidea izanez, inoren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak urratzen baditu, edo inoren ohorerako eskubidea, inoren edo inor horren familiaren intimitaterako eskubidea eta argazkiak direla-eta pertsonen irudirako eskubideak urratzen baditu, edo inoren jabetza-eskubideak urratzen baditu.

5.- Datuen babesa.

5.1. Tratamenduaren arduraduna.

Bildutako datu pertsonalak BILBOKO HIRIBUS JASANGARRIA S.L. sozietateak tratatuko ditu.  Hara non duen sozietate horrek egoitza: Tellaetxebidea 3, Bilbo, 48015. IFZ: B-95960308. Posta elektronikoaren helbidea: bilbaocityview@bilbao.eus


5.2. Datu pertsonalak zertarako tratatuko diren.

Oro har, datu pertsonalak biltzen eta tratatzen dira honako hauetarako: 
(i) Erabiltzailearekin harremanetan sartu ahal izateko; 
(ii) Tiketak on-line saldu ahal izateko behar bezala;
(iii) Helarazitako kontsulta, iruzkin, gorabehera edo iradokizunei behar bezala erantzuteko eta kudeatzeko; 
(iv) Administrazioko oinarrizko egitekoak kudeatzeko; 
(v) Zerbitzu gehigarriak eskaini ahal izateko, gure zerbitzuak hobetzeko eta bezeroak weba erabiltzean duen esperientzia hobetzeko.
(vi) Webgune honen bidezko nabigazioa egokiro kudeatzeko.

5.3. Legitimazioa.

Adierazitako tratamenduak legitimatzen dituzten oinarri juridikoak dira tiketak on-line saltzeko kontratua egikaritzea, kontratatutako garraio-zerbitzua egikaritzea eta enpresaren beraren bidezko interesa.

5.4. Norentzat diren datu pertsonalak.

Emandako informazioa honako hauentzat da: BILBOKO HIRIBUS JASANGARRIA S.L sozietatea. Hara non duen sozietate horrek egoitza: Tellaetxebidea 3, Bilbo, 48015. IFZ: B-95960308. Posta elektronikoaren helbidea: bilbaocityview@bilbao.eus. Ez zaie daturik lagako beste batzuei, non eta ez duen legeak agintzen. Enpresak bere gain hartzen du konpromisoa emandako datuak erabiltzean konfidentzialtasuna begiratzeko, eta datuok aipatutako zertarako horietarako erabiltzeko, ez beste ezertarako.

5.5. Interesdunen eskubideak.

Interesdunak eskubide hauek balia ditzake: datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko, kontra egiteko, beste norabait aldatzeko eta mugatzeko. Horretarako, BILBOKO HIRIBUS JASANGARRIA S.L. sozietatearengana jo beharko du, hona: sozietatearen egoitza: Tellaetxebidea 3, Bilbo, P.K.: 48015, IFZa: B-95960308. Posta elektronikoaren helbidea: bilbaocityview@bilbao.eus. Betiere, honako hauek atxiki beharko ditu: NANaren fotokopia edo pareko balioa duen beste agiri zuzenbidean balioa duen eta nortasuna egiaztatzeko aukera ematen duen baten fotokopia; nolanahi ere, adierazi beharko du zein den baliatu nahi duen eskubidea. Interesdun orok du eskubidea, berak baimena eman osteko edozein unetan, datu pertsonalak tratatzeko eman zuen baimena ezeztatzeko, datuak babesteari buruz unean-unean indarrean dagoen araudian ezarritako eran. Interesdunak eskubidea du kexa bat edo erreklamazio bat aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.aepd.es) Erabiltzaileak erantzukizuna izango du, noiznahi, emandako datuen zinezkotasunaz, eta enpresak, horretarako, beretzat atxikiko du datu faltsuak eman dituen erabiltzaile orori zerbitzua ukatzeko eskubidea, hargatik eragotzi gabe zuzenbidearen arabera dagozkiokeen gainerako akzioak. Emandako datuetan aldaketarik izanez gero, enpresak jakinarazi egin beharko du.

5.6. Datuak gordetzeko epea.

Erabiltzaileen datu pertsonalak beharrezkoak diren neurrian bakarrik biltzen ditugu, zertarako galdegin ziren, horrexetarako baino erabiliko ez ditugularik, eta betiere haien tratamenduaren oinarri juridikoaren arabera. Datu pertsonalak atxiki egingo ditugu kontratuzko eta/edo merkataritzazko harreman bat daukagun artean erabiltzailearekin, eta hark datu pertsonalak ezabatzeko, ezeztatzeko eta/edo tratamendua mugatzeko eskubidea baliatzen ez duen artean. Hala egiten badu, ostera, behar bezala blokeatuko ditugu datuak, inolako erabilerarik eman gabe, betiere beharrezkoak badira erreklamazioak baliatzeko edo defendatzeko edo erantzukizun judizial, legezko edo kontratuzko bat hel badaiteke ere haien erabileratik, ezin saihestuzko eran erantzutekoa, eta horretarako haiek berreskuratzea beharrezkoa izanik.  Enpresak indarrean den araudian xedatutakoa beteko du, datu pertsonalak zertarako galdegin ziren eta dagoeneko horretarako beharrezkoak ez badira, datuok ezeztatzeko betebeharrari dagokionez, eta, horretarako, blokeatu egingo ditu, datuak tratatzetik heldu diren erantzukizunei aurre egitearren, eta, betiere, erantzukizun horien preskribapen-epean zehar baino ez. Behin epeok igarotakoan, behin betiko ezabatuko da informazio hori, metodo seguruen bidez.

5.7. Adingabeak.

16 urtetik beherakoek ezingo dute helarazi inolako informazio pertsonalik beren gurasoen edo tutoreen baimenik gabe. Enpresak ez du erantzukizunik izango 16 urte beterik ez dutenek dagokion baimenik gabe helarazitako informazio pertsonalarengatik.

 

5.8. Segurtasun-neurriak. Enpresak datu pertsonalak babesteko indarrean den araudiak ezarritako segurtasun-maila guztiak ezarri ditu, tratatutako informazio motaren araberakoak, eta, orobat, neurri eta baliabide gehigarriak ere ezarri ditu, bere esku zeuzkanak, eragoztearren emandako datu pertsonalak alda, gal, edo baimenik gabe tratatu daitezen edo haietara sarbidea izan dadin Enpresak bermatzen du ezarri dituela segurtasun-neurri egokiak informazioaren segurtasuna eta zuk internet bidez helarazitako datuen konfidentzialtasuna bermatzearren. 


6.- Aldaketak.

Web atariak beretzat atxikitzen du webguneari aplikatzekoak zaizkion baldintzak eta moduak aldatzeko, mugatzeko edo ezeztatzeko eskubidea. Betiere, bezeroak erreserba egin zuenean indarrean ziren baldintzak aplikatuko dira, edo erreserba egin ostekoak, baldin eta kontsumitzaileen interesen aldekoagoak badira. BILBOKO HIRIBUS JASANGARRIA, S.L. sozietateak beretzat atxikitzen du eskubidea baldintza orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei web atarirako edo zerbitzuetarako sarbidea ukatzeko edo kentzeko, edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazpenik egin beharrik gabe.


7.- Aplikatzekoa den legedia eta foroa.

Baldintza hauek Espainiako legediaren pean ezarrita daude. Baldintzak direla-eta auzirik sortuz gero, Bilboko epaitegi eta auzitegiek izango dute eskumena auziaren gainean, salbu eta, 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuak xedatutakoa dela-eta (azaroaren 16koa, zeinaren bidez onesten baita Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorraren testu bategina), kontrako alderdia kontsumitzailea edo erabiltzailea bada, zeren eta, orduan, kontsumitzaileak bizitokia duen lekuko epaitegiek izango baitute eskumena.

 

Idioma euskera Idioma español Idioma gallego Idioma catalán TICKETS Idioma inglés Idioma italiano Idioma alemán Idioma francés