Ohiko galderak

Zein da zerbitzuaren ordutegia?

Bilbao City View-ren lehenbiziko autobusak 10:30ean hasten dira zerbitzu ematen, astelehenetik igandera. Guggenheim Museoaren aurrean hasten dute ibilbidea. Azken zerbitzua 19:30ean abiatzen da, Guggenheim Museotik. Goreneko denboraldian, 30 minuturo ematen dira zerbitzuak; behereneko denboraldian, ostera, orduro. Jakiteko autobus batzuk eta besteak ibilbideko puntu batzuetatik eta besteetatik zein ordutan igarotzen diren gutxi gorabehera, Bilbao City View-ren geltokietan ezarritako informazio-paneletan, web-gunean eta aplikazioan begiratu.


Zenbat irauten du ibilbide bakoitzak?

Gutxi gorabehera, ordubete.


Zenbatean behin igarotzen dira autobusak?

Bilbao City View zerbitzuaren autobusek orduro ematen dute zerbitzua behereneko denboraldian, eta 30 minuturo goreneko denboraldian.


Izaten al da inor autobusean zerbitzuaren gaineko informazioa emateko?

Bai, autobus bakoitzean izaten da pertsona bat informazioa emateko edo gidariak berak ere ematen du, eta hainbat hizkuntzatan, gainera; haiek saiatuko dira Bilbao City View zerbitzuaz dituzun zalantzak argitzen eta hirian eta inguruetan zuen intereseko izan daitezkeen puntuak aholkatzen.


Non hartzen dira autobusak?

Geltokietako edozeinetan har dezakezu autobusa. Bidaia-tiketik ez badaukazu, autobusean bertan ere erosi ahal izango duzu.


Non hasten dira ibilbideak?

Geltoki nagusia Guggenheim Museoaren aurreko geltokia da. Hala ere, gainerako geltokietako edozeinetan ere har dezakezu.


Badago joan-etorria autobus berean egiterik?

Bilbao City View-ren ibilbideak inguru bat egiten dute, eta, beraz, autobusa non hartu duzun, hara itzuli ahal izango zara, edo beste edozein geltokitara, edozein unetan.


Zerbitzuan aldaketarik izanez gero, nola jakingo dut?

Zerbitzuan aldaketarik izanez gero, webgunean jakinaraziko dugu. Gure gomendioa da zerbitzua erabili nahi duzun egunean bertan kontsultatzeko web orria, jakinaren gainean egoteko.


Nolakoak dira autobusak?

Gure autobus guztiak berdinak dira: kolore gorrikoak, bi solairukoak, eta goiko solairua estali gabea. Aurreko atetik igo behar da autobusetara, eta atzeko atetik irten, salbu eta gurpil-aulkiak, atzeko atetik sartu behar baitira.


Badute autobusek entzunezko gidarik?

Bai, autobus guztiek daramate entzunezko gida-sistema automatiko bat, 8 hizkuntzatan, euskaraz, espainieraz, ingelesez, frantsesez, alemanez, italieraz, katalanez eta galizieraz. Entzungailuak doan emango dizkizugu bidaia-tiketa erostean, eta nahi duzun hizkuntzaren kanala hautatu baino ez duzu egin behar.


Autobusak estaliak dira, badute sabairik?

Gure autobusek badute sabai lerrakor bat, euria ari duenerako. Nahi izanez gero, berriz, baduzu beheko solairu girotuan bidaiatzea, kontuan hartuz ezen beti joan beharko duzula jarrita libre dagoen jarlekuren batean, zeure segurtasunagatik.


Bada lekurik gurpil-aulkientzat?

Bilbao City View-ren autobus guztiek dute gurpil-aulkientzako arranpa bat eta haientzako lekua autobus barruan. Autobus bakoitzean gurpil-aulki bat sartzen da, gehienez.


Non erosi ahal ditut bidaia-tiketak?

Bidaia-tiketak gure autobusetako edozeinetan erosi ahal dira, bai eta salmenta-puntu ofizialetan ere, eta web-gunearen bitartez ere bai. Web-gunean erosiz gero, ez duzu gure geltokietako edozeinetara hurbildu baizik eta autobusera igotzean e-mailez jaso duzun tiketa erakutsi, inprimaturik.


Bidaia-tiketak egun bakarrerako balio du ala 24 ordurako?

Bilbao City View-ren bidaia-tiketak 24 ordurako balio du.


Zein adinetatik aurrera dute ordaindu beharra umeek?

4 urte baino gutxiagoko umeek doan dute tiketa. 4 eta 12 urte bitartekoek umearen prezioa ordainduko dute, eta 13 urtetik aurrerakoek (13 urtekoek ere barne) helduen prezioa ordaindu beharko dute.


Zer prezio dute bidaia-tiketek?

Helduaren prezioa 15 euro da; umearen prezioa 7 euro. Gure web orrian dauzkazu tarifak.


Bagajerik eraman al dezaket?

Gure autobusek ez daukate maletategirik, eta, beraz, bagajearekin etorri bazara, maleta txikiak baino ezingo dira izan, aldean eroatekoak, eta ezingo dira beste jarleku batean utzi, ez eta korridoreetan edo larrialdietako irteeretan ere. Tamalez, ezingo duzu eroan maleta edo puska handirik.


Bidaiatu al naiteke umeentzako gurditxo batekin?

Bai, beheko solairuan joan beharko du, eta, ahal dela, tolestatuta. Gurpil-aulkientzat prestatutako gunean joan beharko dute, eta, beraz, desgaitasunen bat dutenek lehentasuna izango dute, eta, beharrezkoa izanez gero, kendu egin beharko duzu gurditxoa, hartara.


Neure entzungailuak eroan al ditzaket?

Ez da beharrezkoa: autobusera sartzean emango zaizkizu entzungailuak, bana, erositako txartel bakoitzeko. Edozelan ere, nahi izanez gero, zeureak ere ekar ditzakezu, eta autobuseko sistemarekin konektatu, 3,5 mm-ko mini-jack konexio baten bidez.


Ba al da segurtasun-arau berezirik autobusean bidaian goazela kontuan hartzeko?

Nola eta Bilbao City View abian doazen autobusetan ematen den zerbitzu bat den, axola handikoa da arretaz jarraitzea autobus barruko langileek ematen dituzten segurtasun-arauak nahiz entzunezko gidaren bidez ematen direnak. Bidaian zehar, ezin da zutik joan, jan, edan, tabakorik erre, goiko solairuan aterkia zabalik eroanez bidaiatu edo autobusetik kanpora inolako gauzarik atera.


Onartzen al da animaliarik autobus barruan?

Ez, ez da onartzen animaliarik ez eta maskotarik ere Bilbao City View gainean, salbu eta itsu-txakurrak.


Bidaia-tiketa dagoeneko eskuratuta badaukat, lehentasuna daukat autobusean sartzeko?

Pertsona guztiek itxaron behar dute iritsi ahalako ilaran geltokietan, dagoeneko bidaia-tiketa eduki edo ez.


Zilegi da tabakoa erretzea autobusean?

Ez, galarazita dago guztiz autobus barruan erretzea.


Bidaia-tiketa galdu zait, zer egin nezake?

Tamalez, autobusean bidaiatzeko ezinbestekoa da bidaia-tiket baliodun bat edukitzea, eta galdu edo lapurtuta ere, ez duzu eskubiderik beste bat eman dakizun edo dirua ordain dakizun. Ez da onartzen beste ordainagiririk eta lehenago erabilita berriro erabili nahi den bonurik. Behin bidaia-tiketa eskuratutakoan, gorde egin beharko duzu, eta autobusera sartzeko orduan edota ohiko ikuskapena egitean erakutsi. Bezeroaren erantzukizuna da egiaztatzea eman zaiola bidaia-tiketa, eta, bestela, autobuseko langileei erreklamatzea erosketa egiteko orduan bertan.


Ba al dago galdutako gauzen gelarik?

Gugana jo, e-mailez edo helbide honetara idatziz:............................edo bezeroari erantzuteko bulego honetan: Poza Lizentziatua, 8. Tel: 94 479 09 81.


Zerbitzuari buruzko kexaren bat agertu nahi izanez gero, nora bidali behar dut?

Ez bazara pozik geratu gure zerbitzuarekin, jo gugana gure e-mail helbidera idatziz:......................................edo, osterantzean, Bezeroari Erantzuteko Bulegora joz: Poza Lizentziatua, 8. Ahal duzun informazio guztia eman, zure kasua aztertzeko eta lehenbailehen erantzuteko.


 

Idioma euskera Idioma español Idioma gallego Idioma catalán TICKETS Idioma inglés Idioma italiano Idioma alemán Idioma francés