Baldintza orokorrak

 

Sarrera eta informazio orokorra

BALDINTZA OROKORRAK: 

• Prezioetan sartuta dago BEZa.

 Tiketak turismo-autobusean bertan eta baimendutako salmenta puntuetan eros daitezke. 

• Haurrek eta gazteek helduekin joan behar dute, helduek tiket mota bera erosita. 

• Tiketa pertsona bakarrarentzat da, eta tiketean bertan adierazitako zerbitzu-motarako eta egunerako balio izango du.

• Behin saldu eta gero, ez da onartuko dirua itzultzerik ez eta tiketa aldatzerik. • Gorde zure tiketa. Tiketa galdu edo hartan aldaketarik eraginez gero, galdu egingo dira zerbitzua erabiltzeko eskubideak.

• Igo eta jaitsi izeneko tarifarekin, nahi beste alditan igo eta jaitsi ahal izango zara autobusetik, 24 orduan zehar. 

• Zerbitzua aldatu beharra gertatzen bada Bilbao City View-rekin zerikusirik ez duten gertaera edo kausengatik, ez da itzuliko bidaia-tiketaren zenbatekoa. 

• Bilbao City View-k baditu erreklamazio-orriak bezeroarentzat. 

•Bilbao City View-k beretzat atxikitzen du ibilbidea, ordutegiak edo ibilbidearen iraupena aldatzeko eskubidea, dela zerbitzuarekin zerikusirik ez duten kausengatik edo zerbitzuaren antolamenduarekin zerikusia duten kausengatik. Aldaketa horiek ez dute emango eskubiderik bidaia-tiketaren prezioa erabat edo partez itzultzeko. 

  •   Erabiltzailea edo bezeroa jakitun da kontratazioko baldintza orokorrak direla hauek, eta kontratazio-prozedura hasi baino lehenago jakin ditu. ​ 
  • Bonoak paperean inprimatuta aurkeztu behar dira zerbitzua hartzen hasteko orduan. 
  • Baditugu erreklamazio-orriak bidaiarientzat.
  • Gauzak galduz gero:  Zeure gauzaren bat ahaztuta utzi baduzu gure zerbitzuren batean, jo gugana email bat bidaliz helbide honetara: bilbaocityview@bilbao.eus

 

 

SEGURTASUN-ARAUAK BIDAIARIENTZAT:

• Beren segurtasunagatik, bidaiariek jarrita egon beharko dute ibilbide osoan zehar. 

• Ezingo dute besorik atera ibilgailuaren perimetroa baino harago. 

• Ezin dute ireki ibilgailuaren aterik, hura geltokian eta aparkatuta egon ezean. 

• Ezin da erre, ez jan, ez edan ibilgailuaren barruan. 

• Ez da onartuko animaliarik ibilgailuan, itsu-txakurrak izan ezik.

 

 

 


 

Idioma euskera Idioma español Idioma gallego Idioma catalán TICKETS Idioma inglés Idioma italiano Idioma alemán Idioma francés

Se ha producido un error. Haga click aquí.