Baldintza orokorrak
Sarrera eta informazio orokorra
BALDINTZA OROKORRAK:
• Prezioetan sartuta dago BEZa.
• Tiketak turismo-autobusean bertan eta baimendutako salmenta puntuetan eros daitezke.
• Haurrek eta gazteek helduekin joan behar dute, helduek tiket mota bera erosita.
• Tiketa pertsona bakarrarentzat da, eta tiketean bertan adierazitako zerbitzu-motarako eta egunerako balio izango du.
• Behin saldu eta gero, ez da onartuko dirua itzultzerik ez eta tiketa aldatzerik. • Gorde zure tiketa. Tiketa galdu edo hartan aldaketarik eraginez gero, galdu egingo dira zerbitzua erabiltzeko eskubideak.
• Igo eta jaitsi izeneko tarifarekin, nahi beste alditan igo eta jaitsi ahal izango zara autobusetik, 24 orduan zehar.
• Zerbitzua aldatu beharra gertatzen bada Bilbao City View-rekin zerikusirik ez duten gertaera edo kausengatik, ez da itzuliko bidaia-tiketaren zenbatekoa.
• Bilbao City View-k baditu erreklamazio-orriak bezeroarentzat.
•Bilbao City View-k beretzat atxikitzen du ibilbidea, ordutegiak edo ibilbidearen iraupena aldatzeko eskubidea, dela zerbitzuarekin zerikusirik ez duten kausengatik edo zerbitzuaren antolamenduarekin zerikusia duten kausengatik. Aldaketa horiek ez dute emango eskubiderik bidaia-tiketaren prezioa erabat edo partez itzultzeko.
- Erabiltzailea edo bezeroa jakitun da kontratazioko baldintza orokorrak direla hauek, eta kontratazio-prozedura hasi baino lehenago jakin ditu.
- Bonoak paperean inprimatuta aurkeztu behar dira zerbitzua hartzen hasteko orduan.
- Baditugu erreklamazio-orriak bidaiarientzat.
- Gauzak galduz gero: Zeure gauzaren bat ahaztuta utzi baduzu gure zerbitzuren batean, jo gugana email bat bidaliz helbide honetara: bilbaocityview@bilbao.eus
SEGURTASUN-ARAUAK BIDAIARIENTZAT:
• Beren segurtasunagatik, bidaiariek jarrita egon beharko dute ibilbide osoan zehar.
• Ezingo dute besorik atera ibilgailuaren perimetroa baino harago.
• Ezin dute ireki ibilgailuaren aterik, hura geltokian eta aparkatuta egon ezean.
• Ezin da erre, ez jan, ez edan ibilgailuaren barruan.
• Ez da onartuko animaliarik ibilgailuan, itsu-txakurrak izan ezik.