IRISGARRITASUNA ETA BEHAR BEREZIAK

BILBAO CITY VIEW zerbitzuan gogor lan egiten dugu pertsona guztiek, adina edo mugitzeko gaitasuna alde batera utzita, garraio-zerbitzua erabil dezaketela bermatzeko. Gure helburua da pertsona guztiek zerbitzuak segurtasun-, berdintasun-, eta erosotasun-baldintza berberetan erabili ahal izatea, ahalik eta autonomia handienarekin.

Horregatik, gure ibilgailu guztiak irisgarriak dira.

Desgaitasuna duten bidaiarientzat egokitutako zerbitzuen gaineko zalantzak argitzeko edo iradokizunak egiteko, jar zaitez gurekin harremanetan honako bide hauen bitartez: 

https://bilbaocityview.eu/contacto

 

Autobus egokituak

BILBAO CITY VIEW zerbitzuko ibilgailuek honako elementu hauek barne hartzen dituzte:

- Plaza bereziak gurpil-aulkian edo eskuterrean ibiltzen diren mugikortasun urriko bidaiarientzat. Gure autobusek, gutxienez, horrelako plaza 1 dute. 
- Lehentasunezko eserlekuak mugikortasun urria duten bidaiarientzat, mugikortasun-arazoak dituzten adinekoentzat, emakume haurdunentzat eta ume txikiekin bidaiatzen duten pertsonentzat.
- Ibilgailua irisgarria dela adierazten duen kanpoko seinaleztapena.
- Arrapalatik igotzea eskatzeko kanpoko pultsadorea.
- Igotzeko arrapala.
- Inklinazio-sistema.
- Gelditzeko eskatzeko barruko ukigailua.
- Zoru irristagaitza.
- Barra- eta helduleku-sistema.
- Eskailera-mailen ertzak seinaleztatuta.
- Geltokiei buruzko ikus-entzunezko informazioa.

 

Plaza bereziak

Gurpil-aulkian edo eskuterrean bidaiatzeko baldintzak eta bidaiaren ezaugarriak ezagutzeko, ikus ALSAren webgunea: https://www.alsa.es/eu/web/bus/zure-bidaia/irisgarritasuna/plaza-bereziak.

 

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrek, diabetesa edo epilepsia duten pertsonei laguntzen dieten txakurrak barne, autobus barruan bidaia dezakete inolako kosturik gabe.

Txakurra lurrean eseri behar da, bidaiariaren oinetan.

Txakurrak uhala eraman behar du, baita dokumentazio guztia ere, bereziki laguntza-txakurra dela egiaztatzen duena, BILBO CITY VIEW zerbitzuko langileek dokumentazioa eska baitezakete autobusera igotzean.

 

Behar bereziei erantzuteko beste zerbitzu batzuk

• Aurrez aurreko arreta Bezeroentzako Arreta Bulegoan, zeina instalazio irisgarria baita. Bulegoan indukzio magnetikoko begizta bat dago entzuteko desgaitasuna duten pertsonekin komunikazioa errazteko. Helbidea: Licenciado Poza 8, 48008 Bilbo. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 7:30-20:00. Larunbatetan: 9:00-20:00. Igande eta jaiegunetan: 9:00-14:00.
• Map’s Voice informazio- eta gida-sistema irisgarriak ordutegiei, tarifei, ibilbideei, monumentuei eta abarrei buruzko informazioa ematen du. Bezeroentzako Arreta Bulegoan eta ibilgailuetan dago eskuragarri.
• Ibilbidea adierazten duten planoak braille hizkuntzan. Bezeroentzako Arreta Bulegoan eta ibilgailuetan daude eskuragarri.
• Bideointerpretazio-zerbitzua Espainiako zeinu-hizkuntzan, gorrek edota entzuteko desgaitasuna duten pertsonek gainontzeko erabiltzaileek jasotzen duten informazio berbera jasotzen dutela bermatzeko. Zerbitzua Bilbao City View webgunearen bidez dago eskuragarri. SVISUAL zerbitzuaren ordutegia 8:00etatik 20:00etara da, astelehenetik igandera.
• Sarbideak komeni ahala erabiltzea. Mugikortasun urria duten pertsonek irteerako atea erabil dezakete autobusera igotzeko, eta,barrualdean, haientzat erreserbatutako tokia erabiliko dute. Horrez gain, hala behar denean, mugikortasun urria duten pertsonak sarrerako atetik irten ahalko dira. 
• Geltokira hurbiltzea. Gidariak autobusa ahalik eta gehien hurbilduko du geltokira erabiltzaileak errazago igo eta jaitsi daitezen.
• Sartzeko eta ateratzeko lehentasuna. Gurpil-aulkian edo eskuterrean dabiltzan pertsonek autobusera igotzeko lehentasuna dute. Ateratzean, lehenik, mugikortasun urria duten pertsonak jaitsiko dira eta, gero, geltokian dauden pertsonak igoko dira. 
• Mugikortasun urria duten pertsonen laguntzaileek ez dute ordainduko. Itsuen laguntzaileek eta gurpil-aulkian edo eskuterrean dabiltzan mugikortasun urriko pertsonen laguntzaileek doan bidaiatu ahalko dute.

 

Arreta ematen duten langile gaituak

Erabiltzaileekin harremanetan dauden langileek berariazko prestakuntza jasotzen dute desgaitasuna duten pertsonak artatzeko.

 

 

Irisgarritasun-ziurtagiria

Gure zerbitzuak Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Arauen betekizunei (hala nola UNE 170001) jarraiki diseinatu dira, eta AENOR ziurtatzeko prozesuan daude.

Idioma euskera Idioma español TICKETS Idioma inglés Idioma francés

Hop-On Hop-Off 24 Ordu